Jarraitu nazazu e-postaz Sígueme con correo

2014/06/02

URBASA ONDO PASA!!! Lehenbaziko eguna

Duela aste batzuk, aste santuko oporren ondotik, hain zuzen ere, Urbasako kanpinera abiatu ginen aste beteko egonaldia igarotzera. Naturarekiko harremanean sakondu genuen, alde batetik gehiago ezagutu genuelako eta bestetik Urbasako Natur eremuan murgildu ginelako... lur-azpitik, lur-gainetik eta airetik ere... 
Baina giza harremanetan ere sakondu genuen... jolasen eta bizikidetzaren bitartez... eta gure burua eta besteena hobe ezagutzera eraman gintuzten bost egun horiek... 

Lehendabiziko egunean eta autobusez Kanpinera ailegatu bezain laster, motxilak hartu eta Altsasuko gurutzeruntz abiatu ginen. Baso ikusgarri bat igaro ondoren mendi tontorreraino ailegatu ginen en bertan bazkaldu genuen. Handik eta mendiaren tontorra jarraituta Altsasuko gurutzeraino ailegatu ginen. Handik ikuspegiak izugarriak ziren.

Kanpinaruntz abiatu ginen ondoren eta beratara ailegatzean dutxa goxua hartu genuen afalordua arte eta... sorpresa!!! Hanburgesak prestatu zizkigun sukaldariak... Bapo jan genuen, gaubelarako indarrak hartzeko. Gaubelan logela bakoitzak aurkezpen bat prestatu genuen. Mutilak modelo pase bat antolatu zuten, seigarren mailako neskek dantza bat eta guk Varietes gisako saio bat.












 

 


"Para mí el camino hacia la cruz fue incleíble porque no soy de monte pero ví que podía llegar hasta allí y que podía conseguirlo. Aunque me quejé bastante melo pasé muy bien y no creo que pueda repetirlo." 
Elena Cordido
"Hasieran, ibiltzen hasi ginenean hagitz animatua sentitu nintzen, emozionatua nengoen. Ondoren nekatzen hasi nintzen igotzen hasi ginenean baina emozioa hor segitzen zuen eta segitzera animatu ninduen. Gero geldiuneak egin genituenean, ura edaterakoan, solasterakoan... emozio hori gero eta handiagoa egiten joan zen eta gora egiten genuen arabera handiagotu zen. Nekatua sentitzen nintzen, hagitz nekatua baina ailegatu ginenean sentitzen nuen neke hura asko merezi izan zuela konturatu nintzen eta bertatik ikusten ziren ikuspegiak nekea desagertuarazi egin zuten eta emozioa geratu zen bakarrik. Leku batzuetan ere beldurra sumatu nuen bidea estua zelako eta eroriz gero... ez dakit zer gertatu ahal zen. Azkenean lortu zuen eta oso harro nago."
Olaia Sanzberro


No hay comentarios:

Publicar un comentario