2014/03/12

PAKEAREN EGUNA


Gure eskolan Bakearen eguna ospatzeko gauza berezi batzuk egin genituen, goizeko bederatzietan eskolara joan ginen beti bezala, errekreoa pasatu eta gero jokoak egin genituen eskolako ikasle-irakasle guztiekin, haur eta helduekin. Jokuetako bat, pastela egitea zen eta bertzea berriz hitzak sortu kutxa batzuekin. Gela bakoitzak kutxa bat prestatu genuen, kutxa guztiak oso politak ziren. Eguna ere oso polita izan zen eta nik oso ongi pasatu nuen lagunekin jokuetan parte hartzen.

Joana Goikoetxea

Tartak prestatzen Preparando las tartas


Pakearen eguna urtarrilaren 30ean ospatzen da. Egun horretan hagitz ongi pasatu genuen hemen eskolan. Eguna ospatzeko jokuak egin genituen. Guri tokatu zitzaigun A letra haundi bat egitea eta kaxa baten albo batean itsatsi genuen. Gero, Mahatma Gandiren eta Jesusen argazki bat itsatsi genituen beste bi alboetan. Azkenik, uso haundi bat, goma evarekin egina azkeneko alboan itsatsi genuen. Gero jokuak egin genituen. Taldeka banatu ginen eskolako ikasle guztiak. Joku batean  kaxak lurrean paratu behar genituen eta talde bakoitzak hitz bat osatu behar genuen. Gero bazen beste bat talde bakoitzak bi tartaren bi puska egin behar genuela eta tarta horrek pakearen eguna adierazten zuen. Hori egin eta gero, pakeari buruzko bi abesti kantatu genituen, abesti bat euskaraz zen eta bestea erdaraz. Jokuak egin eta gero irakasle batek txupatxus bana eman zigun.

Pakearen eguna hagitz polita eta dibertigarria izan zen.

Guk eskolan hagitz ongi pasatu genuen!

GORA PAKEA!!

Reichel Tipanquiza

Osagaiak prestatzen  Preparando los ingredientes



Pakearen eguna urtarrilaren 30ean ospatzen da eskolan aunitzetan.

Egun honetan gogoratzen dugu Mahatma Gandi, Kalkutaren Teresa eta pakearen alde lan egin zuten pertsona aunitzez. Guk egun horretan zerbait berexia egiten dugu. Azkeneko aldian kartoizko kaxak apaindu genituen eta txupatxups batzuk jan genituen, bakearen kantak ere kantatu eta joku batzuek pakearen inguruan egin genituen.

Azkenen denak kontent etxera joan ginen.

Aunitz gustatu zitzaidan pakearen eguna!

Ainhoa

Tartak apaintzen Decorando las tartas



Pakearen egunerako kaxa bat apaindu behar genuen. Gure klasekoa albo batean A letra zuen, bestean Jesus, hurrengoan uso bat eta azkenekoan Ghandi. Gozoki batzuk ere apaindu genituen uso batzuekin

Pakearen eguna ailegatzean joku batzuk egin genituen taldeka. Lehendabiziko jokuan tarta bat apaindu behar genuen zapore batekin eta pakearekin erlazionatuko hitzekin. Ondoren bi kanta kantatu genuen . Lehenbizikoa Los niños queremos la paz izena zuen eta bigarrena Besarkatu izena zuen. Gero kurtso guzien kaxekin joku bat egin genuen. Kaxen letrekin hitzak egin behar genituen adibidez: pakea, paz... eta kaxen marrazkiak hitzaten hondoan gainean edo beheran. Ondoren kurtso guztietako apaindutako gozokiak irakasleek banatu zituzten. Niri gozokia marrazki batekin tokatu zitzaidan. Azkenean etxera joan nintzen.

Oso ongi pasatu nuen!!!

Olaia Sanzberro

Pakearen tarta Tarta de la paz

No hay comentarios:

Publicar un comentario