2014/03/19

AITAREN EGUNA 2014

Kaixo familiak:


Lehenbizi zoriondu Jose, Josefa, Pepe, Pepa eta Fina guztiak, baina batez ere gure ikasleen guraso guztiak zoriondu nahi ditugu. 



Hola familias:



Primero queremos felicitar a todos los José, Josefa, Pepe, Pepa y Finas, pero sobre todo queremos felicitar a los padres de todas nuestras alumnas.



ZORIONAK!

LUISFER
JOSE
MIGUEL
CARLOS
JOSEMA
DANIEL
GONZALO


Gure neskak izugarrizko ilusioarekin egun honetarako lan egiten egon dire azken egun hauetan zuen oparia prestatzen eta maitasunez lan egin dute.

Lehendabiziko egutegia prestatzen hasi ginen eta hamabi argazkiak prestatu zituzten. Argazki guztietarako gai bat aukeratu zuten eta honen arabera kokapena, atrezzoa, jantziak eta enkoadraketa diseinatu zuten.

Diseinu horien arabera argazkiak atera genituen eskolan. Argazki horiekin muntaketarekin hasi ginen. Ordenagailuan eta dokumentu baten oinarriarekin bakoitzak argazkiak txertatu zituzten eta egutegia neurrira egin zuten data bereziak, urtebetzetzeak eta kolore eta diseinu ezberdinak txertatuz.

Behin dokumentuak bukatuak genituela eta eskolan inpresio arazoak agertu zirenez Graficas Iris-era bidali genituen egutegien inpresio eta muntaketa egiteko. Eskerrik asko Eva, Aitor eta Rafa.

Emaitza ezinhobea izan da ezta?

Nuestras chicas han trabajado con mucha ilusión estos últimos días para preparar vuestro regalo con mucho amor.

Primero comenzamos preparando el calendario y para ello empezamos con las doce fotos. Eligieron un tema para las mismas y en función de él diseñaron la localización, el atrezzo, el vestuario y el encuadre.

Basándonos en este diseño realizamos las fotos en el centro. Con estas fotos empezamos con el montaje. En los ordenadores y utilizando un archivo base cada una insertó las imágenes y personalizaron el calendario añadiendo fechas especiales, cumpleaños añadiendo colores y diseños diferentes.

Una vez acabamos los documentos y teniendo problemas con la impresión los enviamos a Gráficas Iris para su impresión y montaje. Gracias Eva, Aitor y Rafa.

El resultado es excelente verdad?




Aitaren eguneko bezperan, atzo hain zuzen ere, domina gailetak egin genituen. Denbora eskax xamarra genuenez gailetak etxean egin eta gero eskolan apaindu genituen. 

Lehendabizi fondant berdea ibili genuen gaileta estaltzeko. Gero gorria ibili genuen bihotzak egiteko eta ertza estaltzeko. Azkenik glasarekin letrak eta apainketak egin genituen. Emaitza polita ezta?

En vísperas del día del padre, ayer precisamente, hicimos las galletas medalla. Como andábamos un poco mal de tiempo hicimos las galletas en casa y las decoramos en el centro.

Primero utilizamos fondant verde para cubrir la medalla. Luego la roja para hacer los corazones y el borde de la galleta. Por último realizamos las letras y las decoraciones con glasé. Un resultado precioso verdad?










Eta azkenik origami teknika ibiliz egutegia biltzeko atorrak egin genituen. Elementu guztiak elkartuz pozik eta kontent joan ziren gure ikaleak etxera oparia emateko irrikitan. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta egun ezinhobea pasatzea.

Por último y utilizando la técnica del origami hicimos unas camisas para envolver los calendarios. Una vez unidos todos los elementos las alumnas se fueron felices y contentas con muchas ganas de entregar el regalo. Esperamos que os guste y que paséis un día genial!


Ailegatu zaizkigu Aitaren eguneko argazkiak. Zer politak! Pozten gara anitz gustatu zaizkizuelako gure lantxoak! Orain poza hau urtean zehar bizitzera gonbidatzen zaituztegu! Muxu!

Ya nos han llegado las fotos del día del Padre. ¡Qué bonitas! Nos alegramos mucho de que os hayan gustado nuestros "trabajitos". Ahora esperamos que esta alegría se extienda al resto del año. ¡Un beso!

Joana eta Carlos

Olaia eta Dani
Ainhoa eta Luisfer

Maria eta Josema

Erika eta Miguel
Elena eta José

2014/03/12

PAKEAREN EGUNA


Gure eskolan Bakearen eguna ospatzeko gauza berezi batzuk egin genituen, goizeko bederatzietan eskolara joan ginen beti bezala, errekreoa pasatu eta gero jokoak egin genituen eskolako ikasle-irakasle guztiekin, haur eta helduekin. Jokuetako bat, pastela egitea zen eta bertzea berriz hitzak sortu kutxa batzuekin. Gela bakoitzak kutxa bat prestatu genuen, kutxa guztiak oso politak ziren. Eguna ere oso polita izan zen eta nik oso ongi pasatu nuen lagunekin jokuetan parte hartzen.

Joana Goikoetxea

Tartak prestatzen Preparando las tartas


Pakearen eguna urtarrilaren 30ean ospatzen da. Egun horretan hagitz ongi pasatu genuen hemen eskolan. Eguna ospatzeko jokuak egin genituen. Guri tokatu zitzaigun A letra haundi bat egitea eta kaxa baten albo batean itsatsi genuen. Gero, Mahatma Gandiren eta Jesusen argazki bat itsatsi genituen beste bi alboetan. Azkenik, uso haundi bat, goma evarekin egina azkeneko alboan itsatsi genuen. Gero jokuak egin genituen. Taldeka banatu ginen eskolako ikasle guztiak. Joku batean  kaxak lurrean paratu behar genituen eta talde bakoitzak hitz bat osatu behar genuen. Gero bazen beste bat talde bakoitzak bi tartaren bi puska egin behar genuela eta tarta horrek pakearen eguna adierazten zuen. Hori egin eta gero, pakeari buruzko bi abesti kantatu genituen, abesti bat euskaraz zen eta bestea erdaraz. Jokuak egin eta gero irakasle batek txupatxus bana eman zigun.

Pakearen eguna hagitz polita eta dibertigarria izan zen.

Guk eskolan hagitz ongi pasatu genuen!

GORA PAKEA!!

Reichel Tipanquiza

Osagaiak prestatzen  Preparando los ingredientes



Pakearen eguna urtarrilaren 30ean ospatzen da eskolan aunitzetan.

Egun honetan gogoratzen dugu Mahatma Gandi, Kalkutaren Teresa eta pakearen alde lan egin zuten pertsona aunitzez. Guk egun horretan zerbait berexia egiten dugu. Azkeneko aldian kartoizko kaxak apaindu genituen eta txupatxups batzuk jan genituen, bakearen kantak ere kantatu eta joku batzuek pakearen inguruan egin genituen.

Azkenen denak kontent etxera joan ginen.

Aunitz gustatu zitzaidan pakearen eguna!

Ainhoa

Tartak apaintzen Decorando las tartas



Pakearen egunerako kaxa bat apaindu behar genuen. Gure klasekoa albo batean A letra zuen, bestean Jesus, hurrengoan uso bat eta azkenekoan Ghandi. Gozoki batzuk ere apaindu genituen uso batzuekin

Pakearen eguna ailegatzean joku batzuk egin genituen taldeka. Lehendabiziko jokuan tarta bat apaindu behar genuen zapore batekin eta pakearekin erlazionatuko hitzekin. Ondoren bi kanta kantatu genuen . Lehenbizikoa Los niños queremos la paz izena zuen eta bigarrena Besarkatu izena zuen. Gero kurtso guzien kaxekin joku bat egin genuen. Kaxen letrekin hitzak egin behar genituen adibidez: pakea, paz... eta kaxen marrazkiak hitzaten hondoan gainean edo beheran. Ondoren kurtso guztietako apaindutako gozokiak irakasleek banatu zituzten. Niri gozokia marrazki batekin tokatu zitzaidan. Azkenean etxera joan nintzen.

Oso ongi pasatu nuen!!!

Olaia Sanzberro

Pakearen tarta Tarta de la paz

2014/03/08

NAZIOARTEKO EMAKUME LANGILEAREN EGUNA 2014

... eta emakumeak Berarekin zeuden! ... y las mujeres estaban con Él!

Tamalez oraindik ere nazioarteko emakume langilearen eguna ospatu beharrean ikusten dugu gure gizartea. Horrek erran nahi du gauzak oraindik ez direla normalizatu... Gustatuko litzaiguke gure ikasleen familiko emakumeen iritzia hartzea. Ea zer erraten diguten!

Por desgracia en esta sociedad todavía nos vemos obligados a celebrar el día internacional de la mujer trabajadora. Esto quiere decir que todavía no hemos llegado a una normalización... Nos gustaría saber qué piensan las mujeres de nuestras familias. ¡A ver qué nos cuentan!




Emakumeen eguna niretzat oso inportantea da, garrantzitsua da gogoratzea zergatik borrokatu zuten emakumeek. Oso garrantzitsua iruditzen zait egun hau ospatzea, oraindik munduan emakume aunitz gizonezkoen bezalako eskubideak ez dituztelako. Nik hau gogoratzea nahi dut egun honetan: Munduan eskubide gabe lanean dauden emakume guztiak eta aldi berean gizarte honetan bizitzeaz dugun zortea aldarrikatzea.

Txus Cabezas


Nik ez dut ezer sentitzen emakume langileen egunean. Niretzat egun arrunt bat da beti bezala. Uste dut emakume langileen eguna 1998an andre batzuek lanean ari zirela erre ziren edo erre zituzten eta horregatik ospatzen da egun honetan. Gauza bat erran nahiko nuke: Eskubide berdinak izan behar ditugu eta nahi nuke langilearen eguna izatea eta ez emakumearena edo gizonarena. Lan duhin bat izatea eta nagusiek langileez ez probextea, egoera honetan gertatzen ari den bezala.

Lourdes Mitxelena


Me parece que si verdaderamente serviría para algo, yo creo que se tendrían que hace más cosas para la mujer. No sirve para nada porque simplemente se dice que es el día de la mujer pero no se le reconocen ninguno de sus derechos ni se hace nada por mejorar sus situaciones como la discriminación, la violencia de genero y que no se mejore la vida familiar con la vida laboral ni que se les pueda reconocer a las mujeres que trabajan en casa. El día de las mujeres para mí es un día normal.

Elena Perez



El día de la mujer no me dice nada. Yo no hago nada el día de la mujer. No tiene sentido por que no es festivo y no hay nada que celebrar . No valoran a las mujeres.

Sonia Oliveira



Yo no se siento muy cómoda con la idea de celebrar un día de la mujer como si fuéramos un colectivo desfavorecido o especialmente débil frente a los hombres. Al menos no lo veo así en occidente.

Idoia Goñi

Pentsatzen dut  emakume langileen eguna ospatu behar dela, emakumeen berdintasunaren alde lan egiteko. Egun hau ospatzen da gogoratzeko 1911. urtean matxinatu ziren emakumeak bere eskubideak aldarrikatzeko. Emakumeen eskubideak hobetu behar dira lanpostu hobeak izaten, sodatak gizonezkoenak bezalakoak izaten, neskak ezkontzera ez behartzen... etb. Ikasketak dituen emakume batek bere bizimodua eta bere familiarena hoberu dezake. 
Gloria  Rodriguez

Nik pentsatzen dut, emakume baloratuak gaudela langileak izateagatik eta aunitz balio dugula. Hagitz garrantzitsua da kontuan hartzea emakumeak bezala . Gu langileak, eta borrokalariak gara. Eta nik borrokan seguitu behar dut. Nik uste dut ospatzen dela gizartea konturatzeko zer garrantzitsuak garen eta anitz balio dugula aldarrikatzeko, ama, emakume, alaba eta amtxiak bezala.

Susana Verdejo

2014/02/13

IHAUTERIKO PERTSONAIAK

MOMOTXORROAK

Momotxorroak, Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionalak dira. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian ala zaldi ileen azpiaren ezkutatzen dituzte; odolaz zikindutako maindire zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, galtzak  urdinak , galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak daramatzate, zarata ateratzeko. Eskuetan sardea daramate.

Astearte arratsaldea iristen denean, ehunka momotxorro frontoitik ateratzen dira uluka eta aitzinean topatzen duten  guztiak kolpatuz.

Hainbat karrikatan ibili ondoren,kalejirara Juantraposo, Maskeritak,Akerra eta Sorginak batzen dira.Akerra gurdi baten gainean doa.Bertatik eme guztiak kitzikatzen ditu bere atributuak erakutsiz.Horrela bada,sorginak oihukatzen dute egoera dibertigarri eta haragikoia sortuz.Herriko karriketatik ibili ondoren eta hamaika tabernatan geldiuneak  egin ondoren, herriko plazan “Momotxorroen dantza” egiten dute.


Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1990ekoan berreskuratu egin zen, pertsonaia berriekin eta guzti:sorginak,akerra haiei segika doala, akerrale bat bezala eta maskarita,damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak.



IÑUDEAK ETA ARTZAIAK

Inudeak eta artzainak Donostian, Beran eta Euskal Herriko beste zenbait herritan, inauterien zikloko jai bateko pertsonaiak dira. Inude eta artzainen eguna, Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da, baita Beran ere.

Konpartsek, kaleetan zehar desfilea egitean, hiru dantza egiten dituzte eta bi abesti kantatu . Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen du  ospakizun horrek. Lehen, bakarrik gizonezkoek parte hartzen zuten, dantzariek erdiak emakumez jantzirik. Gaur egun, ordea, mutilak neskaz janzten dira eta neskak mutilaz.

Beran, genero-rolak aldatuz ospatzen da, artzainak neska gazteak dira eta inudeak mutilak.
Donostian 1885eko otsailaren 2an ospatu zen lehen aldiz. Hiriko erdiguneko kaleetan zehar desfilatuz. Ospakizunaren momentu ikusgarrienetakoa inude batek haurra irudikatzen duen panpina airera botatzen duenean gertatzen da.

Dantzariak, dotoretsu jantziriko musikari txaranga batez eta pertsonaia konpartsa batez lagunduak ibiliko dira karrikaz karrika. Azken hauen artean, Inauteri hauetako erregea den Momo Erregea eta herriko agintari batzuk nabarmentzen dira: alkatea, apeza, irakaslea, alarguna, postaria, barkileroa, saltzailea bertzeen artean, eta inoiz falta ez diren bi deabrutxo.

Inudeek soineko laukiduna, pololoak, media xuriak, zapata beltzak, mantala, kofia, bi trentza, panpina, eta belarritakoak paratzen dituzte.

Artzainek, atorra xuria, gerrontze beltza, galtza urdinak, gerriko beltza, abarka beltzak, txapela beltza, zapi laukiduna eta makila eramaten dituzte.

Hauek dira kantatzen diren abestiak :

Artzaiak eta andriak
menditik jautsiak
zer kontentuz arkitzen
geraden guztiak.(berriz)
Pozez alaitu zaigu
malkua begian
Ikusten dugulako
hola gure herria.

Horra aita Joxepe
danon buruzagi
zabaltzen guri.(berriz)
argitasun haundia


Bestarik bihar bada
bego gure herrian
betikua du fama
du fama ondo merezia.(berriz)
Bertzetan ez bezala
hemen gazteria
amaren sabeletik
dator ikasia.(berriz)



JOALDUNAK

Joalduna Ituren eta Zubietaren inauterietako pertsonai  tradizional bat da, joareak astinduz  urtarrileko azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen zuena .

Pertsonai honen izena joaldun izanik ere, hainbat sinonimo ditu : kaldurro, ttuntturro , txantxurro etb.
Joaldunak bi herriko mutil taldeak dira. Ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da, hogei, hogeita hamar edo gehiago dantzariekin zintzarrotsa sortzen. Zubietako joaldunek ardi-larru bakarra eta zapi urdina daramate eta Iturengoak ardi-larru doblea eta paiinulu gorria. Ere ttuntturoa, koloredun zintekin eta lumekin, lepoan zapi gorria, soinean Ituren ardi larruz estalitako atorra eta Zubietan ator zuria, gerrian joarea lotzen dituzte eta Ituren bi joare txiki gehitzen dituzte, hanketan gona xuri bat, galtzen gainetik eta ispua eskuineko eskuan zaldi buztaneko ilez egina.   

Ituren  Joaldunek binakako errenkadan  jarrita dantza taldea osatzen dute, aldi berean eragiten dituzte haien joareak, soinu ritmiko eta konstante bat sortuz. Aurreneko ilaran doan  joaldun batek adarra jotzez eta  oihuez jarraituta ,erritmoa markatuz doa Zubietara ailegatu arte eta Zubietaren  joaldunek Iturenera joaten dira.
Uste da erritu honek gizarteak naturarekin  zuen atxikimendua islatzen duela eta espiritu txarrak, edo izurrietak  uxatzen saiatzen dela, aldi berean amalurra goraipatuz.



MIEL OTXIN

Astelehen eta astearte Inauterian da festa Lantzen. Egun bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen dute, eta bakoitzak bere ibilbidea dauka.

Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,  buruan kolore bizidun ttuntturro bat ikusten zaio. Lepoan zapi loreduna, kolore biziko atorra eta  galtza urdinak erabiltzen ditu, gerriko beltzez edo gorriz lotuta.

Txatxo batek eramaten du sorbalda gainean festak irauten duen bitartean. Mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi dute.

Astelehenean festa hasten da, Miel Otxin jendetzaren buruan doa. Asteartean Miel Otxin da nagusi. Emparantzara eramaten dute txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botetzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorputzarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan, Miel Otxin erretzen den bitertean.

Uste denez  eskualde honetako  ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da.