2014/02/13

GURE ESKOLA MAITE DUGU



Kaixo familiak:
Zuen haurrei izen eman nahi badiezue etorri eskola honetara. Denak oso pozik gaude eta irteera oso politak egiten ditugu: mendira, liburutegira... Denak oso lagun onak gara. Hilabetero meza polit bat ospatzen dugu. Asko ikasten da eta ez daude ume asko gela bakoitzean eta horrela lasai egoten gara.
ESKERRIKASKO        
Joana.

Kaixo:
Jesusen Bihotza ikastetxera etortzera gonbidatzen zaituztegu. Hemen aunitz ikasiko duzue eta oso ongi pasatuko duzue. Sei ordu egoten gara, lau goizean eta bi arratsaldean. Patioa ordu erdia irauten du. Lagun aunitz egingo duzue. Eskursio dibertigarriak egiten dira. Oso kontent egongo zarete hemen. Mezara joaten gara eta kapera bat ere badugu. Ni hemen oso ongi naizelako oso kontent nago, lagun aunitz ditut, eta aunitz ikasten dut . Animatu eta zatoz  Jesusen Bihotza ikastetxera! 
Olaia.

Kaixo:
Ekarri zure haurrari eskolara, hagitz ongi pasatu behar du hemen eskolan. Gure eskola hagitz polita da, eta haurra ttikientzat haurtzaindegi polit bat badugu. Hemen lagun aunitz egin behar ditu eta patiora ateriko da jolastera. Gu hagitz pozik gaude eskola honetan eta ongi erakusten dizkigute gauzak, ongi pasatzen dugu. ESKERRIKASKO ZURE HAURRA EKARTZEAGATIK

 Reichel.

Kaixo lagunak:
Ni hemen hagitz kontent nago, eskola honetan haunditu naiz eta asko maite dut eskola eta irakasleak. Ikasten dugu eta eskola guzietan bezala azterketak egiten ditugu. Baina hagitz dibertigarria da, beti irri egiten dugu. Besta guztietan zerbait berexi egiten dugu, panpinak, koadroak, kaxak... etbar. Eskola hau erlijiosoa da eta batzuetan errezten dugu.
¡Aupa izena eman zuen haurrei!
HEMEN DENONTZAKO LEKUA DAGO
Ainhoa.

                                                    

DORNAKURAKO ERROMESALDIA

Errosarioaren hilabetea zela eta erromesaldi bat ospatu genuen Dornakura. Eskolatik oinez abiatu ginen Altzate aldera eta handik Ilekueta alde batera utzita Lamixene aldera jarratitu genuen. Bideaz gozatu genuen primerako eguraldia egin zuelako. Martxa onean ibili ginen. Dornaku auzora daraman malda hasi aurretik geldiune bat egin genuen ura edateko eta han haur hezkuntzako ikasleei espetzeko.

Denok elkatu ginenean malda gotti abiatu ginen eta uste baino azkarrago igo ginen. Mercedes Ama Birjinan ohorean eginiko kaperan sartu ginen eta bertan meza bat ospatu genuen.

Meza ondoren gosaldu genuen eta itzultzeko bidea hartu genuen. Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntza 1ko, 2. eta 3. mailakoek joan ginen bidetik bueltatu ziren baina 4., 5. eta 6. mailakoek bidetik jarraitu genuen eta Ilekuetan agertu ginen, handik eskolera bueltatuz.







Con el pretexto de culminar la celebración del mes del Rosario realizamos una romería a Dornaku. Salimos del Centro hacía Alzate y de allí, dejando Ilekueta a un lado seguimos en dirección a Lamixene. Disfrutamos del camino porque hizo un día precioso. Anduvimos a buen paso. Cuando llegamos a la cuesta que da acceso al barrio de Dornaku hicimos una parada para beber agua y esperar a nuestros compañeros de Educación Infantil.

Cuando nos juntamos todos comenzamos la ascensión y subimos mejor de lo esperado. Entramos en la capilla en honor a Santa María de las Mercedes y allí celebramos una eucaristía.

Después de almorzar comenzamos el regreso. Los alumnos de E. Infantil y 1º, 2º y 3º de educación primaria volvieron por donde habíamos subido y los de 4º, 5º y 6º seguimos el camino hasta aparecer en el barrio de Ilekueta. Una vez allí volvimos al Centro.


2014/02/12

MAKILAILA TAILERRA III

Hemen gaude berriro gure makilai kontuekin eta tan ta ta txan... Hemen dituzue aste honetako lehendabiziko modeloak... Izugarri lan politak egin dituzte. 

Ainhoak eredu koloretsu bat aukeratu du, loreak direla nagusi, kolore urdina, berdea eta gorriak nagusituz. Joana, Olaia eta Juanjok atal ezberdinak landu dituzte, batez ere kolore lausotuak eta xehetasunak.

Reichelek joan den astean eginiko eredua aukeratu du, Joanari margotu ziotena. Honetan berriz Maria, Elena eta Erikak aintzinera eraman dute eta arront desberdina geratu zaie Reichelen aurpegira egokitu dutelako. Kolore morea da nagusiena eta irudi abstraktoak nagusitzen dira.











Aquí estamos de nuevo con nuestros maquillajes y tan ta ta chan... aquí os traemos los nuevos modelos de esta semana... Han realizado unos bonitos trabajos.

Ainhoa ha elegido un modelo muy colorista, con motivos florales principalmente y donde predominan los colores azul, verde y rojo. Joana, Olaia y Juanjo han trabajado diferentes aspectos, sobre todo los difuminados y los detalles.

Reichel ha elegido un modelo de la semana anterior, el que pintaron a Joana. Esta semana han sido María, Elena y Erika las que han llevado adelante el proyecto y les ha quedado muy diferente ya que lo han adecuado a la cara de Reichel. Predomina el color morado y los motivos abstractos.

2014/02/06

MAKILAILA TAILERRA II

Ihauteriak hurbil ditugu eta hori dela eta berriro ere makilaila tailer bat egitea gogotu zaigu. Gaia Mexikoko "Día de los muertos" delako buruhezurrak izan dira. Gure neskak liluratuak daude dituzten diseinu eta kolore bitxiekin.

Gaur  hasi gara eta bi taldetan banatu gara. Bi izan dira egindako lanak. Alde batetik Joanari Ainhoak eta Olaiak more eta urdin koloreetako diseinu bat egin diote. Nabarmendu dituzte xehetasun anitz eta begietako loreak lan handia eman die.

Bertzetik Erika Reichel eta Elenak makilaitu dute. Berari berriz landarez osatutako diseinua egin diote, loreak direla elementu nagusia. Koloreen aldetik gorria eta berdea nagusitzen dira.

Datorren astean beste bi diseinu gauzatuko ditugu. Zeintzuk izango dira aukeratutakoak?














Ya se acercan los carnavales y por se nos ha ocurrido hacer otro taller de maquillaje. Hemos elegido como tema las calaveras mejicanas de lo que llaman "Día de los muertos". Nuestras chicas están fascinadas con sus diseños y colores característicos.

Hemos comenzado hoy y nos hemos repartido en dos grupos. Hemos realizado dos proyectos. 

Por un lado Ainhoa y Olaia han maquillado a Joana. Le han realizado un diseño en morados y azules. Destacan los detalles que han realizado y el trabajo que les han dado las flores de los párpados.

Por otro lado Reichel y Elena han maquillado a Erika. Han realizado un diseño con motivos vegetales. Destacan los colores rojo y verde.


La próxima semana realizaremos dos nuevos diseños. ¿Quienes serán las elegidas?

2014/01/16

LURRARREN EGUNA 2013

Lurraren eguna baino aste batzuk lehenago kaxak margotzen ibili ginen eta Txus eta Tere gelara etorri ziren pultserak egiten irakastera. 

Kaxak eskuz margotu genituen. Lehendabiziko lixatu eta tindatu genituen. Gero Juanjok, gure tutoreak, marrazkiak kalko baten bidez loreen marrazkiak egin zituen. Ondoren hagitz pintzel finekin margotu genituen margo akrilikoa erabiliz eta azkenik bernizatu genituen.


Lurraren egunean 9:45tan postura abiatu ginen. Ailegatzean Olaia eta Erika postuan gelditu ziren 11:30ak arte. Kaxak eta pultxerak egiten egondu ziren. Hamaika eta erditan Reichel eta Elenari postuan egotea tokatu zitzaien eta hamabi eta erdiak arte geratu ziren pultserak eta kaxak saltzen. Bitartean Olaia eta Erika boletoak saltzera joan ziren. Azkeneko txandan Ainhoa eta Maria kaxak saltzen ibili ziren ordu biak arte.

Paperan praktikatzen kaxan gainean egin aurretik Practicando en papel antes de pintar en la caja 

Kaxa margotzen patroirik gabe. Pintando la caja sin patrón.

Pultserak egiten ikasten Aprendiendo a hacer pulseras



Pultsera bukatzen Acabando la pulsera

Patroia margotzen. Coloreando el patrón.


Margo akrilikoak ibili ditugu. Hemos utilizado pintura acrílica.

Joana guztiz konzentratua. Joana muy concentrada.
Ainhoa ere. Ainhoa también.

Kaxak tintatzen Tiñendo las cajas

Chus con las chicas Txus neskeekin

Pultsera bukatzen. Rematando la pulsera.



Lurraren eguneko postua / Puesto del Lurraren eguna

Eginiko pultserak eta kaxak / Las pulseras y las cajas que preparamos




Semanas antes del Lurraren eguna pintamos cajas y vinieron Chus y Tere para enseñarnos a hacer pulseras. Pintamos las cajas a mano. Primero las lijamos y las teñimos, segundo Juanjo, nuestro tutor, con un calco casero pasó los dibujos de flores a las cajas, luego las fuimos pintando con pinceles muy finos y por último las barnizamos.

El día del Lurraren eguna hicimos turnos para encargarnos del puesto. En cada turno había dos compañeras. 

  • De 10 a 11:30: Olaia y Erika.
  • De 11:30 a 13:00: Reichel y Elena.
  • De 13:00 a 14:30: Ainhoa y María.
En el primer turno Olaia y Erika hicieron cajas y pulseras para que el público viera el proceso de creación de las mismas. En el segundo turno Reichel estuvo haciendo pulseras mientras que Elena vendía los productos en el puesto y en el último turno Ainhoa y María estuvieron vendiendo hasta las dos y media.

2013/11/13

MIRESTEN DITUGUN PERTSONEN BIOGRAFIAK


Johnny Depp

Johnny Depp 1963. urtean Owensboron, Kentucki, jaio zen ekainaren 9an. 15 urterekin bere gurasoak banandu ziren eta drogak hartzen hasi zen, baina utzi zituen.

Esaten dute bere familiaren jatorria hiri eta herrialde desberdinetakoak dela: Frantzia, Alemania, Irlanda eta Cheroki herria.Orain, 50 urte ditu. Ile marroia eta motza du, begiak marroiak eta kokospekoa darama.

Bera irribarretsua, umore onekoa eta hagitz dibertigarria da. Baina haserretzen denean umore txarra jartzen zaiola esaten dute. Azkenean azkar moldatzen da.

Gehien gustatzen zaiona antzerkia egitea da. Baita margotzea eta musika jotzea ere.

Urrezko globoak, SAG saria eta Cesar saria irabazi ditu. Bere filma nagusienak Edward Scissorhands eta Pirates of the Caribbean dira.

Ainhoa Martin 


Katy Perry

Katy  29 urte ditu. Bere benetako izena  Katheryn Elizabeth Hudson da. Bera 1984ko urriaren 25ean Kalifornian jaio zen.


Katy luzea eta mehea da. Ilea  beltza  eta luzea dauka. Bere azala txuria da eta begiak handiak eta  urdinak ditu. Dibertigarria eta azkarra da.


Katy bera baino 4 urte gazteagoa  den anai bat eta 2 urte zaharragoa den arreba bat dauzka.

Katyren familia elizara aunitz joaten zen,eta bertan kantatzen zuen. Egun batean demo bat grabatu zuen eta diskoetxe batean kontratu bat sinatu zuen. Laster album bat grabatu zuen. Album hori hain arrakasta handia izan zuen beste diskoetxe  batean sinatu zuela.

Ondoren 2008an One of the boys albuma atera zuen, 2010ean Teenager Dream  albuma eta 2013an Prism albuma.

Irabazi dituen sariak hauek dira :  
  • MTV Video Music Awardsen sari bat. 
  • 3 kantekin, People’s  Choice  Awardsen 8 sari  irabazi zituen 
  • Aurten  5 irabazi zituen gau batean 
  • 2010ean munduko neska politena aukeratu zuten. 
Olaia Sanzberro     

Justin Bieber

Justin Bieber 19 urteko abeslaria da. Bera New York hirian bizi da baina Ontarion, Kanada, jaio zen. Justin 7 urte zituenean abestea asko gustatzen zitzaion eta bere amak bera abesten agertzen ziren bideoak Youtube-ra igo zituen. Egun batean diskoetxeko zuzendari batek bideoak ikusi zituen eta asko gustatu zitzaizkion. Orduan Justinen etxera joan zen eta elkarrizketa asko egin eta gero kontratatu egin zuen eta geroztik famatua bihurtu da.

Justin baxua da, ile gaztain kolorekoa, begi marroiak ditu eta mehea da. Lau piercing ditu, bi xilkuan eta bi belarrietan. Oso moderno janzten da beti, galtza bakeroak, mauka motzeko kamixeta edo tiranteduna, larruzko zamarra eta deportibak.

Batzuetan oso jatorra da eta bihotz onekoa baina bestetan mehatxatu egiten ditu kazetariak.

Asko gustatzen zaio bere lagunekin egotea baina abestea eta jiran joatea bere gauzarik nahiena da.

Gorroto du Selena Gomezekin aurkitzea.

8 urrezko disko lortu ditu eta 2 zilarrezkoak.

Orain Justin Drew Bieber nola den hobe ezagutzen duzue.

Joana Goikoetxea


Selena Gomez

Selena Gomez 1992ko uztailaren 22an jaio zen Estatu Batuetan.Orain 21 urte ditu.

Bera aktoresa, abeslaria, dantzaria, enpresaburua, arropa diseinugilea, modelo, gizazale, enbaxadorea, aurkezlaria, musikagile eta unicefeko partaidea da.

Bera neska polita, mehea, altuera ertainekoa, beltzarana da eta begiak marroiak ditu.

Aktore gisa goiz hasi zuen bere karrera, Barney & friends telebista-seriean Gianna interpretatuz.

Bere aita Ricardo Joel Gomez eta bere ama Mandy Teefei banatu ziren Selena bost urte zituenean. Orain Selena Gomez aitarik gabe bizi da.

2009 banda bat egin zuen eta Selena Gomez & The Escene deitzen zen. Banda honekin 2013ko maiatzerako hamar milioi baino disko gehiago saldu zituzten Estatu Batuetan. Kontratuan mutilez bakarrik osatutako banda batean ariko zela sinatu zuen.

Selena Marie Gomez abesti berri bat atera du eta Come And Get It deitzen da.

Reichel Tipanquiza



2013/11/07

MAKILAILA TAILERRA

Urriaren 31ean makilailako tailerra egin genuen gelan bikoteka. Bertan beldurrezko pertsonaiak lantzen saiatu ginen eta emaitzak zuek epaituko dituzue... Beldurgarriak ezta?

El 31 de octubre realizamos un taller de maquillaje en el aula por parejas. Trabajamos diversos personajes de terror y vosotros juzgareis los resultados... De miedo... ¿verdad?

Helen Screams

Drakuolaia

Reichel Drakul

Lagoona Erikablue
Mary Spectra
Ainhoa Stein
Johanna Skelita